JOBS – CDD

UDAKO LANA

UDA LEKU ELKARTEA
2016ko udako Aisialdi harrera eta egonaldi ezberdinak animatzeko, Uda Leku-k 35 animatzaile xerkatzen ditu

Harreren aurkezpena:

Aisialdiko harrerak: Baiona, Biarritz, Hendaia. Astelehenetik ostiralera idekiak 8:00tik 18:30-ra uztailan eta agorrilan. Publikoa: 3-11 urtekoak 6 eta 12 pertsonen arteko lan taldeak Egonaldiak: aste bateko egonaldiak, igandetik ostiralera, uztailan. Guneak: nagusiki Lapurdi eta Xiberoan. Publikoa: 6-15 urte arteko haur eta gazteak. 3 pertsonez osatutako animazio taldeak.

Talde pedagogikoaren eginbehar nagusiak:

Haur eta gazteeri euskarazko heziketa-oporrak biziaraztea
Animazioen antolaketa egunaz eta gaubeilaz
Egunerokoaren kudeaketa eta animazioa
Hilabete saria :eguneko lansari gordina, 50.89€/egunka BAFA tituludun batentzat - 45.39€/egunka diploma gabeko batentzat

Lan kontratu mota :
Noiztenkako begiraleen kontratua
Animazio arloko Konbenio Kolektiboa.
Lan tokia : Egonaldi edo aisialdiko harreraren araberakoa
Kalifikazioak :

Euskaraduna (derrigorrez),
BAFA tituluduna izatea hobe
Haurrenganako esperientzia.
Hautagaitzak : Motibapen gutuna eta CVa. martxoaren 20a aintzin

Helbidea : uda.leku@wanadoo.fr

UDA LEKU elkartea
Malégarie karrika - 7 Jouandin etorbidea
64100 BAIONA