(Euskara) Lan deialdiak – Euskal Irratiak

Iparraldeko Euskal Irratiak proposatzen ditu bi lan postu..

Lan Deialdia_Euskal Irratiak_2015  <  deskargatu pdf moduan.

————

EUSKAL IRRATIAK sareak, kazetari bat bilatzen du Gure Irratian hartzeko.

Bete beharretan :

– Aktualitate gaiak landu

– Erreportaiak egin

– Antenan animazioa segurtatu Galdegin gaitasunetan :

– Euskara eta kultur orokorraren ezagutza ona.

– Euskarazko irratigintza ezagutu eta gustukoa izan.

– Kazetaritza gustukoa izan

– Talde laneko gaitasunak

Iraupena:

Urte bateko kontratua, denbora osokoa, 2015ko agorriletik goiti lanean hasteko. CDI baten aukera izan litaike ondotik. Lehenetsiko dira kontratu lagundu baten baldintzetan sartzen diren hautagaitzak. Barne formakuntza eskainia izanen da. Motibapen gutuna eta CVa bidali 2015ko uztailaren 17a aintzin EUSKAL IRRATIAK Lan deialdia Landagoien Zuraideko errepidea 64 480 UZTARITZE

————

EUSKAL IRRATIAK sareak, irrati tailerrak eskoletan eskaintzeko postuak irekitzen ditu, eskolaz kanpoko jarduera orenetan aritzeko (TAP edo NAP tarteak).

Bete beharretan :

– Irrati tailerrak eskaintzea 4 aldiz astean lehen mailako eskoletan

– Irrati ekoizpenak sortu (kronikak, emankizunak) tailerretatik

– Lan kokapena : Euskal Irratien sareko irrati batean kokatzen ahal da, eskola eremua estaltzen denaren arabera Galdegin gaitasunetan :

– Euskara eta kultur orokorraren ezagutza ona.

– Euskarazko irratigintzaz gustua ukan.

– Animazio lanerako gustua

– BAFA diplomadunak zehaztu CVan Formakuntza : Barne formakuntza eskainia izanen da : 2 hilabeteko formakuntza (iraila, urrian) bai irrati tailer arloan, bai eta irratigintza orokorrean ere (teknika, animazioa, kazetaritza).

Iraupena: Urte bateko kontratua, 20 orenekoak, CAE moduan (18-26 urte arteko gazteei irekiak), 2015ko irailaren 1tik goiti lanean hasteko; Motibapen gutuna eta CVa bidali 2015ko uztailaren 17a aintzin: EUSKAL IRRATIAK Lan deialdia Ch Betbeder Landagoien Zuraideko errepidea 64 480 UZTARITZE

 

—————–